Ezra
Newton I. Aduaka
Frantzia-Austria-Nigeria. 105 min. 2007.
HARREMANETARAKO
Wide Management / Tf.: 33 1 53 95 04 64 / wide@widemanagement.com
Gerra eta berradiskidetzeaHaur soldaduak
Ezra, Sierra Leonako haur soldadu ohi bat, herrialdea txikitu duen gerra zibilaren ostean bizimodu normalera itzultzen saiatzen ari da. Birgaitze psikologikorako zentro baten eta Nazio Batuek sustatutako berradiskidetze nazionalerako epaitegi baten artean ematen du denbora. Epaiketan arrebari egin behar dio aurre, gurasoak hil izana leporatzen baitio. Ezrak, alkoholaren eta drogen menpean borrokatu ohi baitzuen, ezin du ezer ere gogoratu. Soldadu izatera eta hiltzeko entrenatzera behartutako haur baten historia, bizirauteko bere buruari aurre egin behar diona eta bere iragana gogoratzen saiatzen dena, hain zuzen atzean utzi ahal izateko.