White Terror

White Terror

Daniel Schweizer

Suitza-Frantzia-Alemania-Finlandia. 90 min. 2005.

 

HARREMANETARAKO
Wide Management / Tf.: 33 1 53 95 04 64 / wide@widemanagement.com

XenofobiaNazismoa

Azken bost urteotan aldaketa esanguratsua eman da eskuin muturreko mugimendu erradikaletan: lehengo kide zaharrak desagertu eta haien ordez Europa osotik eta Iparramerikatik datozen ideologo berriak indarrez sartu dira. Ez da beharrezkoa burua soiltzea. Enpresak sortu dituzte, banaketarako konpainiak, aldizkariak, argitaletxeak, internet guneak… eta sinbolo zaharrak berriek ordeztu dituzte. Teknologia berriek ere lagundu diete jende gehiagorengana zabal ditzaten beren ideiak. Testuinguru honetan, ideologia neonaziak lurralde berriak aurkitu ditu, eta haietan hazteko eremu ongarritua. Bigarren Mundu Gerra bukatu zela hirurogei urte iragan direla, Estatu Batuak bilakatu dira nazismoaren gotorleku gorena. "White Terror" filmarekin Daniel Schweizer-ek itxi du skin head, gorroto eta arrazakeriari buruzko "Skin or Die" (1998) eta "Skinhead Attitude" (2003) filmekin abiarazitako trilogia.