Blind Mountain

Blind Mountain

Li Yang

Txina. 97 min. 2007.

 

BANATZAILEA
Baditri / Tf.: 93 201 04 67 / baditri@baditri.com / ww.baditri.com

Emakumeen esplotazioa

Laurogeita hamarreko urteen hasieran, Bai Xuemei ikasle gaztea bahitua izan da, eta Txina iparraldeko azken bazterreko herrixka bateko nekazari bati saldua. Etengabe da bortxatua eta gaizki tratatua, komunitate osoaren oniritziz, zeren eta haientzat emakume baten erosketa gauza arrunta baita. Handik ihes egiteko saio guztiak alferrik dira. Senarrarekin eta honen gurasoekin bizi eta lan egiten du; lehenbailehen haurdun geratu eta seme bat izan dezala nahi dute, familiaren ondorengoa ziurtatzearren. XXI. mendeko Txinan oraindik egunerokoa den errealitate baten erretratu bortitza, "Mang jing / Blind Shaft" (2003) filmaren zuzendariaren eskutik.