14 kilómetros

14 kilómetros

Gerardo Olivares

Espainia. 95 min. 2008.

 

BANATZAILEA
Wanda Visión / Tf.: 91 352 83 76 / wanda@wandavision.com / www.wandavision.com

AfrikaEmigrazioaPobrezia

14 kilometro dira Afrika eta Europa banatzen dituen distantzia, baina milaka afrikarren ametsak aldentzen dituen distantzia ere bada; Mendebaldea da haientzat goseari eta miseriari alde egiteko bide bakarra. Hiru gazte afrikarren eskutik (Violeta, Buba eta Mukela) bidaia luze eta arriskutsua egingo dugu Saharan zehar, hedabideek inoiz erakusten ez dutena ikusteko. Kanariar uharteetara iristen diren ontzien irudiek agerian jartzen duten dramarekiko sentiberatasuna galdu dugu, telebistan behin eta berriz ikusten baititugu, baina egiaz oso gutxi ezagutzen dugu horri buruz. Aurpegi nekatuak erretratazen dituzten irudi horiek ezin hobe islatzen dute bidaiaren gogortasuna, milaka kilometrotara hasten den eta urteak iraun ditzakeen bidaia horrena.