La forteresse
Fernand Melgar
Suitza. 100 min. 2008.
HARREMANETARAKO
Association Climage / Tf.: 41 21 648 35 61 / climage@climage.ch / www.climage.ch
Lehen aldiz kamera bat inolako mugarik ezarri gabe sartu da Suitzan asiloa eskatu duten pertsonentzako harrera zentro batean. Beldurraren eta itxaropenaren artean, berrehun gizon, emakume eta haur bertan bizi dira agintariek haien eskaerari erantzun eta zerbait erabakiko dutelakoan, batzutan enpatia eta beste batzutan mesfidantza sumatzen den giroan bertako langileekin batera bizi diren bitartean. Egunak eta asteak aurrera doaz Vallorben, tradizioz harrera egin izan ohi duen herrialdetzat dugun horretan agintarien aldetik egoiliarrak ebazpen positibo baten zain dauden bitartean. Dena den, kontuan hartu beharra dago herrialde hori 2006az geroztik Europan asiloa emateko lege zorrotzenetako bat duenetakoa dela orain.