Sicko
Michael Moore
AEB. 96 min. 2008.
BANATZAILEA
Baditri / Tf: 93 201 04 67 / baditri@baditri.com / www.baditri.cat
Osasun publikoa unibertsala izateko eskubidea
"Osasun laguntza" eta "komedia" terminoak ez dira normalean agertzen esaldi berean, baina Michael Mooreren –"Bowling for Columbine" (2002), "Fahrenheit 9/11" (2004)– film berri honetan… (gomazko) guantearekin eskutik helduta agertzen dira. Hainbat eta hainbat estatubatuarren bizitzak nahasi eta gaizki tratatu izan dituzte (eta hori batzuek ezin dute kontatu ere egin) herrialdeko osasun sistema zoritxarrekoagatik. Moorek dioenez, krisi horrek aseguru medikorik ez duten 47 milioi hiritarrek jasateaz gainera, beste askok, euren tasak ordaindu arren, arazo burokratiko izugarriak dituzte. Haien artean irailaren 11ko biktimak erreskatatzen lanean aritu ziren pertsona batzuk daude, heroitzat hartu izan zituztenak baina Estatu Batuetan laguntza medikoa ukatu izan dietenak.