Trouble the Water
Tia Lessin, Carl Deal
AEB. 96 min. 2008.
BANATZAILEA
Avalon / info@ avalon.me / www.avalon.me
Tia Lessinek eta Carl Dealek –"Fahrenheit 9/11" (2004) filmaren ekoizleak– zuzendua eta ekoiztua, "Trouble the Water" orain arte inoiz ikusi ez dugun bezala hurbiltzen da Katrina urakanaren hondamendira. Hurakana New Orleansera iritsi aurreko egunean, Kimberly Roberts rap abeslari afizionatuak bere bideo-kamera berria probatuko du bizilagun batzuk filmatzeko. Zerua belztu egiten da tarteka. "Gogoratzeko egun bat izango da hau", dio Kimberlyk. Bere kamerarekin grabatuko du urakana nola iristen den, urak gora egin ahala senarrarekin batera ganbara batean sartuta nola egon den, bizilagun batzuen erreskatea, beste batzuen heriotza, agintarien aldetik ikusten den utzikeria, kaosa, hiritarren ihesaldia, harrera-leku batera iritsi diren unea, etxe berri baten bila emigratu izana... eta etxerako itzulera. Dokumental hunkigarria, Katrinaren tragedia lehen pertsonan kontatzen diguna eta Danny Gloverrek koproduzitua. Bertako soinu-banda ikusgarria Massive Attack kultuko taldeko bi kidek konposatua da eta Black Kold Madina (Kimberly Roberts) rap musikaria aurkezten da bertan lehen aldiz jendaurrean.