Ander

Ander

Roberto Castón

Espainia. 128 min. 2009.

 

HARREMANETARAKO
Berdindu! / info@ander.com.es / www.ander.com

Sexua aukeratzeko eskubidea

Ander, berrogei bat urteko baserritarra, gorabehera handirik gabeko bizimodua darama: bizikleta fabrika bateko langilea da eta fabrikatik kanpo baserriko lanetan aritzen da. Bertan, amarekin eta arrebarekin bizi da. Egun batean istripu bat izango du eta hanka hautsiko zaio. Orduan, amaren borondatearen kontra, baserriko lanak egiteko etorkin perutar bat, José, kontratatzea erabakiko du familiak. José euren bizitzan sartzen denean aldatu egingo da Anderren bizitza, zituenik ere ez zekien sentimenduak pizten hasiko baitzaizkio, eta horrek gatazka handia sorraraziko dio bere barruan.