Machuca

Machuca

Andrés Wood

Txile-Espainia. 120 min. 2004.

 

BANATZAILEA
Alta Classics / Tf.: 91 542 27 02 / altaclassics@altafilms.es / www.altafilms.com

Pinocheten diktadura

Txile, 1973. Gonzalo Infante eta Pedro Machuca hamaika urteko bi mutiko dira. Santiagon bizi dira, lehena auzo aberats batean eta bigarrena gune pobre eta ilegal batean, bestearen auzotik gertu duela gutxi ezarritakoan: harresi handi eta ikusezin batek banandutako bi mundu, batzuek, itxaropen iraultzaileez betetako garai bateko ametsak errealitate bihurtu nahian, eraistea helburu dutena. Ameslari horietako batek, ikastetxe erlijioso pribatu bateko zuzendari denak, McEnroe aitak, gurasoak bere alde dituela, gune pobre horretako familiei euren semeak ikastetxe elitista horretan sartzeko aukera eman die, elkar errespetatzen ikasi behar dutelako uste sendoak bultzatuta. Hala, Pedro Machuca eta Gonzalo Infante ikasgela berean daude eta deskubrimenduez eta sorpresez betetako adiskidetasuna sortzen da elkarren artean. Baina integrazioa lortzeko saialdi honen zailtasun objektiboei Txileko gizarteak bizi duen aurkaketa girotik sorrarazitakoak gehitu zaizkie…