Lord of War
Andrew Niccol
AEB-Frantzia. 122 min. 2005.
BANATZAILEA
Sony Pictures / Tf.: 91 377 71 00 / www.sonypictures.es
Abentura eta ekintzazko historia, armen salerosketaren nazioarteko munduan kokatua. Film honek jatorriz errusiarra den Yuri Orlov arma trafikatzailearen abentura etengabeak kontatzen dizkigu. Gerran dauden leku arriskutsuetako batzuen bitartez, Yuri eginahalak egiten ari da Interpoleko agente zorrotz batengandik, negozioan dituen aurkariengandik eta baita bere bezeroetakoren batengandik ere ihes egiteko, munduko diktadore handienetako batzuk horien artean daudela kontuan hartuta.