Ich bin Enric Marco
Santiago Fillol, Lucas Vermal
Espainia. 86 min. 2009.
HARREMANETARAKO
Intermedio / Tf.: 93 414 72 02 / didac@prodimag.com / www.intermedio.net
Bigarren Mundu GerraOroimen historikoa
Deportatuen Espainiako elkarte nagusiko buru izandako Enric Marcok bidaia desmitifikatzaile bati ekin dio bere iraganerantz, Alemaniara autoz egindako bidaian. Bi urte lehenago, ordea, historialari batek Enric Marco berak esandako egoiliarra ez zela frogatu zuen, eta urtetan telebistaz kontatutako kontzentrazio-esparruko bizipenak asmatu egin zituela. Orain, Marcok, Francok Hitler-i bidalitako langile-konboi batean, 1941ean Bigarren Mundu Gerra betean trenez egindako ibilbide berdina egin du. Bidaia horrek Kieleko espetxera eramango du, bertan urtebete pasa baitzuen propaganda-jarduera komunistak leporatuta, gero absolbitu eta Espainiara itzuli ahal izan zen arren. Bada, hainbat puntutan topo egingo du hainbeste kontatu zuen irudimenezko bidaiarekin.