Los caminos de la memoria

Los caminos de la memoria

José Luis Peñafuerte

Belgika-Espainia. 96 min. 2009.

 

BANATZAILEA
Alokatu / Tf.: 91 531 31 56 / alokatu@alokatu.es

Oroimen historikoaDiktadura frankista

Francoren diktadura XX. mendeko diktadura-erregimen luze eta bortitzenetako bat izan da. 2007ko abenduan Memoria Historikoaren Lege eztabaidatua onartua izan zela eta, Espainiako Gobernuak 1975etik estaltzen duen errezela altxa nahi du azkenean eta, hartara, frankismoaren ehun milaka biktimei justizia egin. "Los caminos de la memoria"en argudioak Espainian sakabanatutako hobi komunetako bat irekitzeari erreparatzen dio. Bertan, boluntarioek, eraildako talde baten hezurrak erabateko arretaz azaleratzen dituzte. Horien osaerak izugarrikeriaren marrazki bat uzten du agerian. Hezur-aztarnek hirurogeita hamar urtetan gelditutako sekuentzia irudikatzen dute. Gertaera horien erlojua berriz jartzen da martxan, eta memoria berreraiki egiten da. Biktimen seme-alabek hartzen dute hitza, eta isiltasunaren madarikazioa hausten.