80 egunean
José Mari Goenaga, Jon Garaño
Espainia. 100 min. 2010.
BANATZAILEA
Barton Films / Tf.: 94 424 05 59 / bartonfilms@bartonfilms.com / www.bartonfilms.com
Axun, 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera. Bere ezusterako, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina, 50 urte luzetan ikusi ez duena. Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela somatuko dute berehala. Axolagabe gozatu eta dibertitzen dira elkarrekin, Axun, Maite lesbiana dela jabetzen den arte. Bere sentimenduak dudan jarriko ditu Axunek: zer jarraitu, burua edo bihotza.