Bil'in, My Love

Bil'in, My Love

Shai Carmeli Pollak

Israel. 84 min. 2006.

 

HARREMANETARAKO
Claudius Films / Tf.: 972 52 23 85 334 / claudia.levin@claudiusfilms.com / www.claudiusfilms.com

Israelen finkapenak Palestinako lurralde okupatuetan

Bere lurraldea salbatzen ahalegintzen den Palestinako herri txiki baten historia da hau, eta indarkeriarik gabe Israelgo armadari aurre egiten dio. Segurtasun-arrazoien aitzakian, Bil’inek bere lurraldeen zati handi bat galduko du banantzeko harresi bat eraikitzearen eta israeldarren finkapen berri baten ondorioz. "Bulldozer"-ak gelditzen saiatuz, herriko biztanleek era baketsuan eta oso orijinalean aurre egin diete tropei. Dozenaka herritan finkapenen kontrako borrokaren jarraipena egin ondoren, Shai Carmeli-Pollak Bil’inera heldu da, ekintzaile moduan lehenengo eta zinemagile moduan gero. Urtebete inguru eman du han eta herriaren borrokan lagundu du, bi pertsonaiari erreparatuz: Mohamed, harresiaren kontrako herriko batzordeko kide, eta Wagee, lurren zati handiena galduko duen hamar semeren aita eta olibondo-sail baten jabe.