El problema. Testimonio del pueblo saharaui
Jordi Ferrer, Pablo Vidal
Espainia. 80 min. 2010.
HARREMANETARAKO
MundoDoc Producciones / info@mundodoc.com / www.mundodoc.com
Lau urte eta erdian Mendebaldeko Saharan bildutako lekukotzak eta dokumentuak erakusten dituen dokumentala da. Ezkutuan hartutako irudiak erakusten ditu, Marokoko agintariek ez baitute han gertatzen dena grabatzen uzten. Galarazita dago saharar identitatearen edozein kanpo-adierazpen: banderak, abestiak, adierazpen publikoak… Mendebaldeko Sahara izena edo erreferendum hitza ere ezin dute erabil. Han egoerari "arazoa" deitzen diote denek. Gizon-emakume errepresaliatu eta torturatuek, desagertutakoen senitartekoek, espetxeratutako pertsonek, beren istorioa, itxaropenak eta beldurrak kontatzen dituzte.