El abrazo de los peces
Chema Rodríguez
Espainia. 96 min. 2011.
HARREMANETARAKO
El Mar Films / Tf.: 615 58 55 03 / festivales@elmarfilms.com / www.elabrazodelospeces.com
José Maríak (50), Clarak (18) eta Norbertok (18) bi gauza bakarrik dituzte elkarrekin: gor-itsuak dira eta ura maite dute. Egia esateko, beste bat ere bai: singulartasuna. Guztiok bagara ere berezi, ez beraiek bezainbeste. José María artista da, eskulturagilea, eta familiarekin bizi da Galiziako kostaldean. Urritasunak eraginda ukimen gorena garatu du, formak moldatzeko gaitasun bikaina. Clara Madril eta Cadizko kostaldearen artean bizi den izaki urlehortarra da; deszifratu ezin diren kode ezkutuen bidez lurrazalarekin komunikatzen den itsas sakoneko arraina, alegia. Norberto mutil atsegin eta jostaria da, eta “breakdance” egiten du. Kanarietan jaio zen, eta ia bizitza osoa eman du Madrilgo ONCEren ikastetxean bizi izaten eta hezten.