Princesas rojas

Princesas rojas

Laura Astorga Carrera

Costa Rica-Venezuela. 100 min. 2013.

 

BANATZAILEA
Latido Films / latido@latidofilms.com / www.latidofilms.com

Gerra Nikaraguan

80ko hamarkada erdialdea Nikaraguan. Claudiak hamaika urte ditu. Bi ekintzaile sandinistaren alabak dira bera eta ahizpa gaztea, eta, horrenbestez, oso txikitatik ezagutu dituzte borroka klandestinoa, sozialismoa, iraultza… eta antzeko terminoak, bai eta Kuba eta Sobiet Batasuneko kultura eta ikonografia ere. Gurasoengana euren lurraldera, Costa Ricara, itzultzeko garaia iritsiko zaie bertan iraultza laguntzeko lan klandestinoan dihardute eta. Claudia eskola berri batean hasiko da eta San José eskola kontserbadorean mugimendu iraultzaile sekretu bat eratzeko ametsetan hasiko da. Leninen orratz eta intsigniak baliatuta zenbait ikaskide bilduko ditu.