Nostalgia de la luz
Patricio Guzmán
Frantzia-Alemania-Txile. 90 min. 2010.
HARREMANETARAKO
El Mar Films / festivales@elmarfilms.com
Oroimen historikoaPinocheten diktadura
Zeruaren eta lurraren arteko distantziari, argiaren eta gizakien arteko distantziari eta euren artean sortzen diren misteriozko joan-etorriei buruzko filma. Hiru mila metroko altueran, munduko bazter guztietatik etorritako astronomoak Atacamako basamortuan bildu dira Txileko iparraldean izarrak behatzeko. Bertako zerua garden-gardena da eta horrek unibertsoaren mugaldea ere ikusteko aukera ematen die. Behean, lurzoruaren lehortasunak bere horretan, osorik, mantentzen ditu giza gorpuak: momiak, esploratzaileak, meatzariak, indigenak eta diktadurako preso politikoen hezurdurak. Astronomoak Lurraz haraindiko biziaren bila dabiltzan bitartean, emakume talde bat bertako harriak mugitzen ari da: senideen bila dabiltza.