Post Mortem
Pablo Larraín
Txile-Mexiko-Alemania. 98 min. 2010.
HARREMANETARAKO
Funny Balloons / Tf.: 33 1 40 13 05 84 / kdesouza@funny-balloons.com / www.funny-balloons.com
Mario Cornejok gorputegian lan egiten du. Eskribaua da bertan, auzitegiko medikuek egindako autopsien txostenak idazten diharduena. 1973ko Estatu kolpearen inguruko egunetan amodiozko istorio bat izango du bere bizilagun Nancyrekin: Bim Bam Bum kabareteko dantzaria, irailaren 11n desagertua. Armadak emakumearen etxea bortizki miatu ondoren, haren anaia eta aita, komunista ezaguna eta Salvador Allenderen jarraitzailea, bahitu egin dituztela jakingo du.