Land of Plenty
Wim Wenders
AEB. 123 min. 2004.
BANATZAILEA
Karma Films / Tf.: 91 760 14 77 / karma@karmafilms.es / www.karmafilms.es
HARREMANETARAKO
InDigEnt / info@indigent.net / www.indigent.net
Paul, Vietnamgo gerraren ondorio fisikoak eta mentalak oraindik jasaten ari den gizona, furgoneta batean bizi da bere zaletasun handiari erabat lotuta: Los Angelesko kaleetan ekintza terroristen aztarnei segitzea, alegia. Haren iloba Lana, kristaua eta Palestinan hezia, hirira iritsi da eta elkarrekin topo egin dute berriro. Lana etxerik ez duen jendearentzako barnetegi batean hasi da lanean eta osabaren arreta bereganatzea lortuko du eskale arabiar baten hilketa berarekin batera ikertzeko eskaintzen denean. Paulek ez du duda egingo: homeless hori zelula terrorista bateko kidea zen eta erantzuna Heriotzaren Bailaran dago. Bere egitekoa hauxe izango da, irailaren 11koa berriro gerta ez dadin lortzea, Lana, dorreak erori zirenean Ramallaheko kaleetako poz giroa ikusi zuena, lagun duela.