Camera obscura
Maru Solores
Espainia-Alemania. 90 min. 2011.
HARREMANETARAKO
Basque Films / Tf.: 94 405 02 59 / info@basquefilms.com
Ane, 13 urtekoa, itsu geratu da. Gurasoek ahalegin guztiak egin arren alaba operatzeko, pubertaroan da eta galdera hauek egiten dizkio bere buruari: Zer da besteentzat itxuraz erakargarri izatea? Ba ote da ni gustuko nauenik? Itsasaldean, herri batean duten famili etxean egiten duten oporraldietako batean osaba Antonio agertu da ezustean, mundu erdia zeharkatu duen argazkilaria, freskagarri antzeko bat. Aurreneko maitasuna sortzen den uda… baita aurreneko menstruazioa ere. Antoniorekin ezagutuko du Anek argazkilaritza. Kamera eskuan eta zelatan, ama nahigabetzeko heina, egunerokoak jasotzen joango da Ane, eta azkenean inork ikusi edo erakutsi nahi ez dituen gauzak azaleratuko ditu... Bere burua biktimatzat hartu beharrean borrokan arituko da Ane nerabe eta itsu den aldetik bere bidea egiteko.