Vol spécial
Fernand Melgar
Suitza. 103 min. 2011.
HARREMANETARAKO
Association Climage / Tf.: 41 21 648 35 61 / climage@climage.ch / www.climage.ch
Fernand Melgarrek, asilo bila Suitzara etorri berri zirenen bizi-baldintzak jasotzen zituen "La forteresse" (2008) filmaren ondoren, inmigrante ugariren bidaiaren amaiera kontatzen digu hemen. Herrialdetik behin betiko egotziak izateko zain, gizon ugari daude Frambois atxiloketa zentro administratiboan atxikita. Egin izan dituzten asilo eskaerak ezeztatu egin dizkiete eta egotzi egingo dituzte, haietako asko herrialdean urteak eman eta gero, zergak ordainduz eta familia bat osatuz. Zentroan bi urte gehienez egon daitezke atxilotuta, 1994ko legeriaren arabera. Denbora horretan, kartzela/egoitza horretako hormen artean daude, behin betiko noiz egotziko dituzten zain. Tentsioa areagotuz doa horma horien artean. Egoiliarren eta guardien artean adiskidetasuna, gorrotoa, errespetua, eta zenbaitetan umiliazioa ere sortu izan da. Herrialdea atzean utzi nahi ez dutenei bilurrak ipintzen dizkiete eta behartuta ontziratzen dituzte "hegaldi berezi" batean.