Hijos de las nubes, la última colonia
Álvaro Longoria
Espainia-AEB. 78 min. 2012.
BANATZAILEA
Wanda Visión / Tf.: 91 352 83 76 / wanda@wandavision.com / www.wandavision.com
"Hijos de las nubes, la última colonia" filmak Ipar Afrikan orain bizi duten asaldura politikoa du aztergai, eta mendebaldeko potentzien erantzukizuna (batez ere Estatu Batuak eta Frantziak) euren nazioarteko estrategia politikoetan "Realpolitika" erabiltzean (printzipio etikoetan edo teorikoetan baino interes praktiko eta ekonomikoetan oinarritutako kanpo-politika). Politika horiek ezegonkortasun nabarmena sorrarazi dute, azkenean indarkeria eta kaosa nagusi izatera eraman duena. Filma Mendebaldeko Saharak bizi duen egoeran oinarritzen da, azken kolonia afrikarra Nazio Batuen arabera, eta gerra bizitzear den eskualdea. Film hau bidaia pertsonal bat da eta bidaia horretan Javier Bardemek munduko diplomaziaren bide bihurritik eta bazter utzitako herri baten errealitate gordinetik gidatzen ditu ikusleak, egoera honetara nola iritsi ote garen eta Afrikan beste gerra bat nola saihestu litekeen ulertu nahian.