Infancia clandestina
Benjamín Ávila
Argentina-Espainia-Brasil. 110 min. 2012.
BANATZAILEA
Wanda Visión / Tf.: 91 352 83 76 / wanda@wandavision.com / www.wandavision.com
Pasaporte faltsuei, garajeko ezkutalekuei, ustekabeko lekualdatzeei, asmatutako urtebetetzeei eta amona ezkutuan ikusteari buruzko istorio hunkigarria da. Juanen gurasoak Argentinako diktaduraren aurkako aktibistak dira eta borroka-mundu batean bizi dira; gorabehera horien lekuko den Juan, ordea, bere bizitza lasaiagoa izan dadin eta eskolak, festek eta amarekin eginiko barreek bere eguneroko bizitzan ere lekua izan dezaten saiatzen da. María gelakidea ezagutzean, Juanek lehenengo amodioa ezagutuko du, eta horrekin, bizitza klandestinoaren hauskortasuna.