Nuclear Nation

Nuclear Nation

Atsushi Funahashi

Japonia. 96 min. 2012.

 

HARREMANETARAKO
Wide House / infos@widehouse.org / www.widehouse.org

Hondamendi nuklearrak

Fukushima Daiichi zentralean 2011ko martxoaren 11n gertatutako istripu nuklearraren ostean, Futaba barrutiko biztanleen erbesteari buruzko dokumentala da. Lurrikararen eta erreaktore batean izandako lehen leherketaren ondoren, Japoniako agintariek “esklusio eremutzat” jo zuten Futaba eta 1.400 biztanle 250 kilometrora kokatutako eskola batera eraman zituzten. Hurrengo hilabeetan bertan sartuta egon ziren, egoera zenbat denboran luzatuko zen jakin gabe, euren etorkizunaren berri izan gabe eta euren etxeetara itzultzeko ametsetan.