The Argentina Experiment
Yorgos Avgeropoulos
Grezia. 100 min. 2011.
HARREMANETARAKO
Small Planet / askoubri@smallplanet.gr / www.smallplanet.org
Buenos Aires, 2001eko abendua. Ehunka pertsona hurbiltzen ari dira Maiatzeko plaza historikora. Argentinak, munduko ekonomia aberatsenen artean zegoenak, porrot egin du. Gobernuak dimisioa aurkeztu du eta Fernando de la Rúa presidenteak helikopteroz utzi du Etxe Arrosa, 35 pertsonaren heriotza eragin eta hogei milioi pertsona (biztanleen erdia) pobreziara bultzatu dituzten indarkeriazko liskarren artean. Ia hamar urte beranduago, krisi garaian Argentinan lanean ari zen Yorgos Avgeropoulos dokumentalista greziarra herrialdearen ekonomiaren eta egoera politiko eta sozialaren azterketa berri bat egin asmoz itzuli da. Orain hamarkada bat bertan gertatutakoak, egun zenbait herrialde europarretan gertatzen ari diren egoerak gogora ekartzen dizkigu.