La cigüeña metálica

La cigüeña metálica

Joan López Lloret

Espainia. 62 min. 2012.

 

HARREMANETARAKO
Frame Zero / marta@framezero.es / www.framezero.es

El SalvadorHaurren salerosketa

20 urte igaro dira El Salvadorreko gerra zibileko Bake Akordioak sinatu zirenetik; gatazka horrek Armada eta FMLNko gerrilla aurrez aurre jarri zituen. Indar armatuek landa-eremuetan egindako operazioek ondorio lazgarriak eragin zituzten biztanle zibilen artean, milaka hildako eta desagertu eraginez. Gerra bete-betean zela, “zikoina metalikoak” Ana Lilian, Ricardo eta Blancaren patuak erabaki zituen: militarren familia batek adoptatu zuen Ricardo, Ana Lilian noraezean ibili zen bere familia osoaren hilketatik bizirik atera ostean eta Blanca Espainiara iritsi zen. Laurogeiko hamarkadan desagertutako haurrak izan ziren eta, egun, euren iragana ulertzen saiatzen dira, etorkizuna bakean ikusi ahal izateko.