Babycall
Pål Sletaune
Norvegia-Alemania-Suedia. 95 min. 2011.
BANATZAILEA
Paycom Multimedia / info@paycom.es / www.paycom.es
HARREMANETARAKO
Norwegian Film Institute / Tf.: 47 22 47 45 73 / nfi@nfi.no / www.nfi.no
Anna eta 8 urteko Anders semea haurraren aita bortitzarengandik ihes egiten saiatuko dira etsituki; horrenbestez, apartamentu berri bat hartuko dute, eta soilik haiek biek jakingo dute helbidea. Anna izututa dago senar ohiak topatu ditzakeelako, eta haurtxoentzako interkomunikazio-sistema bat erostea erabakiko du, lotan dagoen bitartean Anders kontrolatu ahal izateko. Baina interkomunikazio-sistemaren bidez zarata arraroak eta misteriotsuak entzungo ditu, eta gau batean, haur baten hilketa basatia dirudien zer edo zer entzun duela uste du Annak. Bitartean, Andersek lagun berri bat izango du, oso misteriotsua, etxetik nahi duenean sartu eta irteten dena.