The Act of Killing

The Act of Killing

Joshua Oppenheimer

Danimarka-Erresuma Batua-Norvegia. 115 min. 2012.

 

BANATZAILEA
Avalon / info@ avalon.me / www.avalon.me

GenozidioakOroimen historikoa

Armadak 1965ean Indonesiako Gobernua erorarazi ostean, milioi bat pertsonatik gora hil zituzten ia urtebetean. Anwar eta bere lagunak heriotzaren eskuadroietako buru izendatu zituzten eta Anwarrek berak bere eskuekin ehunka pertsona hil zituen. “The Act of Killing” filmean Anwar eta bere lagunek hilketen inguruko istorioak kontatzea erabaki dute. Baina pantailan agertzeaz duten ideiak ez du genero dokumentalarekin inolako zerikusirik; euren zinema genero gogokoenaren zeluloideko izar izatera iritsi nahi dute, hots, gangsterren, “westernen”, film musikalen zinemako izar izan nahi dute. Haiek idazten dituzte gidoiak. Haiek euren buruak interpretatzen dituzte. Eta haiek eragindako biktimak interpretatzen dituzte ere. “The Act of Killing” amesgaiztoa da.