Epizoda u zivotu beraca zeljeza / An Episode in the Life of an Iron Picker

Epizoda u zivotu beraca zeljeza / An Episode in the Life of an Iron Picker

Danis Tanovic

Bosnia/Herzegovina-Frantzia-Eslovenia-Italia. 74 min. 2013.

 

BANATZAILEA
Golem / Tf.: 91 559 38 36 / golem@golem.es / www.golem.es

Osasun publikoa unibertsala izateko eskubidea

Nazifek txatar-biltzaile gisa lan egiten du, baina apenas iristen zaio familia mantentzeko. Txatarra biltzera irteten da egunero, Senada emazteak etxearen eta bi alaben ardura duen bitartean. Hirugarren haurra espero du. Lanegun luze baten ostean etxera iritsita, Senada sofan etzanda, sabeleko min izugarria duela, aurkituko du Nazifek. Hurrengo egunean anbulatoriora eramango du. Antza denez, bost hilabeteko umekia hil egin da. Premiazkoa da Senada berehala ospitaleratzea. Baina Senadak ez du osasun-txartelik eta ebakuntzaren kostuak aldez aurretik ordaintzeko eskatuko dio ospitaleak bikoteari. Nazif bezalako txatarra-biltzaile batentzat sekulako dirutza da.