Casas para todos
Gereon Wetzel
Alemania. 52 min. 2012.
BANATZAILEA
El Documental del Mes / info@eldocumentaldelmes.com / www.eldocumentaldelmes.com
Estatu Batuetan higiezinen burbuila lehertu ondoren, Espainian gauza bera gertatu zen. Kreditu-politika permisiboen zein eskariaren gehiegizko sustapenaren ondorioz, etxebizitzak konpultsiboki eraikitzen ziren ordura arte, bigarren etxebizitzak bereziki. Gereon Wetzelek absurdotasunez gainezka dagoen unibertso paralelo batera garamatza. Hutsik dauden 30.000 pisu zaintzen dituen zaindaria, erdi-eraikita dauden urbanizazioen artean dabiltzan ardiak, hiri fantasma bateko kale abandonatuetan gidatuz erregaia aurrezten duen autoeskola. Wetzelek higiezinen burbuilaren eta finantza-krisiaren irudiak aurkitzen ditu, eta termino abstraktu horiek kontzeptu ulergarri bezain sinestezin bilakatzen dituzte irudi horiek.