Call Me Kuchu

Call Me Kuchu

Malika Zouhali-Worrall, Katherine Fairfax Wright

AEB. 87 min. 2012.

 

BANATZAILEA
El Documental del Mes / info@eldocumentaldelmes.com / www.eldocumentaldelmes.com

Sexua aukeratzeko eskubidea

"Kuchu" izen herrikoia erabiltzen da Ugandan lesbianen, gayen, bisexualen eta transexualen (LGBT) kolektiboa izendatzeko. Kolektibo hori jazarria da, arlo sozialean, kulturalean zein judizialean. “Homosexualitatearen kontrako lege” berria egitearen arriskua dago herrialdean, eta lege horrek espetxe- zein heriotza-zigorrak ezartzen ditu homosexual eta seropositiboentzat. Bertako buruak eta ekintzaileak giza eskubideak urratzearen kontrako borrokaren nazioarteko ikur bilakatuko ditu legeak. David Kato Ugandan gay zela jakinarazi zuen lehen gizonak, Estatuaren zigor homofoboak jendaurrean salatzeko ausardia izango du.