Bring the Sun Home

Bring the Sun Home

Chiara Andrich, Giovanni Pellegrini

Italia. 67 min. 2013.

 

HARREMANETARAKO
Giovanni Pellegrini / giopellegrini@gmail.com

Lankidetza modu berriak

Argi elektrikorik gabeko El Salvadorreko herri batean bizi diren Maura eta Rosa bi emakume ia analfabeto Indiako Barefoot College-ra heldu berri dira, mundu osoko beste berrogei emakumerekin batera, eguzki-panelak ipintzen ikasteko ikastaro bat egiteko. Inoiz ez dituzte euren familiak hainbeste denbora bakarrik utzi eta ez dute ingelesez hitz egiten. Aldi berean, Peruko hegoaldean, handik itzuli berri diren Jeny-k eta Paula-k erakusten dute Barefoot Collegen ezinezkoa posible bihurtzen dela. Lehen, emakumeak eta amak ziren. Orain, herriz herri panelak ipintzen eta eguzkia etxera eramaten diharduten eguzki-ingeniari ere bihurtu dira.