Difret

Difret

Zeresenay Berhane Mehari

Etiopia-AEB. 99 min. 2014.

 

BANATZAILEA
Golem / Tf.: 91 559 38 36 / golem@golem.es / www.golem.es

Haurren eskubideakEmakumeen eskubideak

Addis Abeba-n, letradu baten laguntza behar duten emakume eta haur txiroei laguntza emateko sare bat sortu du Meaza Ashenafi abokatuak. Poliziaren eta Gobernuaren etengabeko jazarpenari aurre egin behar dio. Hala ere, Hirut 14 urteko neskatxa defendatzera ausartzen da. Eskolatik bueltan bahitu eta bortxatu zuten neska honek, ihes egiteko bere bahitzaileetako bat hil behar izan zuen. Bere buruaren defentsan jardun arren, Hirutek heriotza-zigorra jaso dezake, Etiopia landatarrean "telefa" edo bahiketa bidezko ezkontzak oraindik onartuta daudelako.