En el mundo, a cada rato

En el mundo, a cada rato

Patricia Ferreira ("El secreto mejor guardado"), Pere Joan Ventura ("La vida efímera"), Chus Gutiérrez ("Las siete alcantarillas"), Javier Corcuera ("Hijas de Belén"), Javier Fesser ("Binta y la gran idea")

Espainia. 116 min. 2004.

 

HARREMANETARAKO
Tus Ojos / Tf.: 91 656 82 48 / tusojos@tusojos.tv

Haurren eskubideakAfrikaHiesHezkuntzarako eskubidea

Tus Ojos etxeak UNICEFekin lankidetzan ekoiztutako film hau munduko haurren eskubideen babesari zinemak egindako ekarpena da. Bost istorio dira, UNICEFen bost lehentasunak aztertzen dituztenak: neskatilen heziketa, lehen haurtzaroko garapen integratua, inmunizazioa, HIESaren aurkako borroka eta biolentziaren, esplotazioaren eta diskriminazioaren aurkako babesa. "El secreto mejor guardado" istorioan Ravik, Indiako hegoaldeko herrixka batean amonarekin bizi den mutiko umezurtzak, bide luzea egin behar izaten du beste herri bateko eskolaraino, bere herrian ez baitute onartzen, zergatik ez dakien arren. HIESa du. "La vida efímera"-n Vicenta, ama espainola eta aita ginearra dituena, Malabora itzuli da, txikitan atzean utzi zuen hirira, Ospitale Nagusian lan egitera. Lanaren bitartez Afrikako kontinenteko izurrite batzuk ezagutuko ditu, besteak beste paludismoa, Ekuatore Ginean haurren heriotzen eragile nagusi izaten jarraitzen duen gaixotasuna. "Las siete alcantarillas"-en Macak, hiru urteko neska txiki argentinarrak, zoriontsu zergatik den kontatuko digu. Bere familia, bizi den etxea eta auzoa erakutsiko dizkigu, baina haurrak ikusten duena ez da, ez, ikusleak behatuko duen errealitate bera. Bere auzoan latza da bizimodua eta bera ere laster konturatuko da horretaz. "Hijas de Belén" Eusebiari buruzko istorioa da, Amazonako oihanaren bihotzean jeberoekin bizi zen emakumeari buruzkoa. Hamar urte zituela Peruko Iquitos hirira etorri zen, Belen auzora hain zuzen, eskolara joateko asmotan. Inoiz ez zuen ez irakurtzen ez idazten ikasi, lan egin behar izan baitzuen txikitandik. Hiru belaunaldi geroago istorioa errepikatu egingo da Nancyrekin, Belengo beste neskatila batekin. "Binta y la gran idea"-n, Bintak zazpi urte ditu, Senegaleko hegoaldeko herrixka batean bizi da eta eskolara joaten da. Bere lehengusina Sodak ez du zorte bera; hari ez diote uzten mundu honetatik ezagutzen ez dituen gauzak ikasten.