Días de Santiago

Días de Santiago

Josué Méndez

Peru. 83 min. 2004.

 

BANATZAILEA
Alta Classics / Tf.: 91 542 27 02 / altaclassics@altafilms.es / www.altafilms.com

Militarrak gerra ondoren

Santiago Román, 23 urteko soldadu ohia, Limara itzuli da bere herrialdean bertan iraultza terroristaren eta narkotrafikoaren aurka eta Ekuadorren aurkako gerran urteak borrokatzen aritu ondoren. Gobernuen arduragabekeria politikoak larrutik ordaindu behar izan zituen belaunaldi galdu batekoa da. Santiagorentzat hiri kaotikoa, etsai girokoa eta dekadentea da Lima, eta hiria islatzen duen familia bat topatu du bertan. Bizimodu zibilera egokitzen saiatzen ari da, baina bere oroitzapenek ez diote bakea aurkitzen utziko. Soldadu mentalitatea du eta nahi den guztia lortzeko borroka egitearekin nahikoa dela uste du. Berak duen ordenaren zentzua ezartzen saiatuko da.