Lighter Than Orange: The Legacy of Dioxin in Vietnam
Matthias Leupold
Alemania. 72 min. 2014.
HARREMANETARAKO
Leupold Film Production / matthiasleupold@gmx.com / www.lighterthanorange.com
60ko hamarkadan Estatu Batuetako armadak milioika litro Agente Laranja, Agente Zuri eta Agente Berde jaurti zituen Vietnamgo oihanetako gune zabaletan. Helburua bertako landaretzarekin amaitzea zen arerioak hobeto ikusteko. Baina, azkenean, tokiko nekazaritza suntsitu eta substantzia horiek milaka soldadu eta zibilen gainean barreiatu zituzten. Hauek, gaur egun, ekintza horren ondorioak jasaten jarraitzen dute, denborarekin agente horiek zeramatzaten dioxinak gizakien kode genetikoa kaltetzen duela egiaztatu baita.