Agua con sal
Pedro Pérez-Rosado
Espainia-Puerto Rico. 92 min. 2005.
BANATZAILEA
Nirvana / Tf.: 91 351 72 83 / programacion@nirvanafilm.com
HARREMANETARAKO
PRP / Tf.: 96 262 07 63 / prp@perezrosado.e.telefonica.net
Olga gazte kubatarra da, ikasketak jarraitzeko beka batekin Espainiara etorria, bizimodu hobeagoa izateko aurreneko pausua izango zela pentsatuz. Urteak aurrera doaz eta marjinazioaren gorabeherak sufritzen ari den inmigrante ilegala da orain, ezin du etxera bueltatu eta bizibidea atera beharrean da. Mari Jo gazte valentziarra da, Ribera Altakoa, arazoz betetako familia batean jaioa. Altzari fabrika bateko langile ilegalak dira, orduko bi euro kobratzen dituztenak. "Agua con sal" ongizatea eta aukera handiak eskaintzen dituen gizarte honetan bizirauten ahalegintzen ari diren emakumeen historia da, galdu dutena gizarte honetan etsi-etsian bilatzen saiatzen ari diren emakumeen historia.