Perseguidos
Eterio Ortega
Espainia. 86 min. 2004.
BANATZAILEA
Wanda Visión / Tf.: 91 352 83 76 / wanda@wandavision.com / www.wandavision.com
HARREMANETARAKO
Elías Querejeta P.C. / Tf.: 91 345 71 39
Terrorismoaren biktimakEuskal Herriko gatazka
Anonimoak dira. Inork ez ditu ezagutzen. Mugitzen diren ingurune txikian ere ezagutzen dituztenetako batzuk ezikusia egiten dietela sumatu dute. Gero eta aukera gutxiago dute elkarrizketarako, eztabaidarako eta elkar ulertzeko. Goizeko lehenengo orduetatik, lanera joateko kaletik doazen momentutik, bi eskolta dituzte ondoan. Lana bukatzen dutenean etxeko atarira iritsi bezain laster beren bizitzak babesten dituzten horiei hurrengo egunera arte agurtzea da haien azkeneko keinua. Bost aktore erreal, anonimo. Haien bizitza, luzea zenbait kasutan, laburra besteetan. Haien familia, haien oroipenak, haien ilusioak. Jazarrita bizitzearen esperientzia latza.