Kuessipan
Myriam Verreault
Kanada. 117 min. 2019.
BANATZAILEA
Be For Films / festival@beforfilms.com / www.beforfilms.com
Bi gazte inuit elkarrekin haziak dira jaio ziren komunitatean. Txikitandik izan dira lagun-minak, beren bizitzak desberdinak izan arren: Mikuan-ek familia egonkor bat du, babesa ematen diona bere helburu guztiak bete ditzan; Shaniss-ek, berriz, zoritxarreko haurtzaro baten ondorioak jasaten jarraitzen du. Umeak zirela elkarri agindu zioten beti egongo zirela elkarrekin, baina beren adiskidetasuna proban jarriko da Mikuan mutil zuri batez maitemintzen denean eta erreserba uztekotan denean, azkenaldian txiki samar geratzen ari baitzaio.