The Miseducation of Cameron Post
Desiree Akhavan
AEB. 91 min. 2018.
BANATZAILEA
La Aventura Audiovisual / info@laaventuraaudiovisual.com / laaventuraaudiovisual.com
Berrorientazio sexualerako terapiak
Cameron Posten bizitza zeharo aldatzen da Institutuko dantzaldiaren gauean, bere mutil lagunak beste neska batekin ikusten duenean auto baten atzealdean. Hala, bere izeba/tutoreak erabakita, denboraldi baterako joan behar izango du terapiako kanpamendu batera, “sexu bereko pertsonenganako erakargarritasunaren aurka borroka egiten duten nerabeentzat”. Bertan, diziplina bitxi bat ezartzen diote Cameroni, baita des-homosexualizatzeko metodo oso bereziak eta sentikortasun handiko rock abesti kristauak ere. Aldi berean, ordea, ezohiko leku horrek aukera emango dio bi neska ezagutzeko; hasiera-hasieratik konektatuko du haiekin, eta familia berri bat bilakatuko dira beretzat.