Born into Brothels
Ross Kauffman, Zana Briski
AEB-Brasil. 85 min. 2004.
BANATZAILEA
Karma Films / Tf.: 91 760 14 77 / karma@karmafilms.es / www.karmafilms.es
Kalkutako Auzo Gorrian pertsona irainduenak ez dira prostitutak, haien seme-alabak baizik. Haur horiek pobreziak, gehiegikeriek eta etsipenak inguratuta bizi dira eta aukera gutxi dute haien amen halabeharretik ihes egiteko edo dutena ez bezalako bizimodua eramateko. Zana Briskik, argazkilari profesionalak, Auzo Gorrian –munduan den leku pobre eta itxuraz etsipengarrienetakoan– bizi diren haurrei argazkilaritza irakastea eta kamerak ematea erabaki zuen, haietako askok berezkoa duten gaitasun artistikoa piztu nahian. Gazteek egin zituzten argazkiak ez dira bakarrik haien talentuaren eta behatzeko duten dohain berezi horren seinale; askoz ere handiagoa den zerbait aditzera ematen dute: arteak duen izugarrizko indar askatzaile eta suspergarria.