La noche de 12 años

La noche de 12 años

Alvaro Brechner

Espainia-Argentina-Frantzia-Uruguay. 123 min. 2018.

 

BANATZAILEA
Syldavia Cinema / info@syldaviacinema.com / www.syldaviacinema.info

Diktadura uruguaitarra

Iraila, 1973. Uruguain diktadura militarra dago boterean. Tupamaros gerrilla-mugimendua duela urtebete zanpatu eta desegin zuten. Kideak espetxeratu eta torturatu dituzte. Udazken gau batean, hiru preso Tupamaro espetxetik aterako dituzte hamabi urte iraungo duen operazio militar batean. Une horretatik aurrera, herrialde guztietako kuarteletan zeharko ibilbidea hasiko da, esperimentu makabro baten mende; tortura-molde berri bat, haien erresistentzia mentalaren muga gainditzeko asmoz.