Nonostante la nebbia
Goran Paskaljevic
Italia-Serbia-Frantzia-Ipar Mazedonia. 100 min. 2019.
HARREMANETARAKO
Christine Paskaljevic / paskaljevic@gmail.com
Paolo, Erromako probintziako herri txiki bateko jatetxe baten jabea, etxera itzuli da arratsalde euritsu batean lan-jardunaren ondoren. Bidean mutiko bati erreparatu dio, autobus geralekuan uzkurtuta, eta etxera eramatea erabaki du. Mutilak Mohammed du izena eta errefuxiatu bat da, txalupa batean Italiara egiten ari ziren bidaldian galdu dituena gurasoak. Mutilaren presentziak gogaitu egiten du Paoloren emazte Valeria; hasieran dudatsu eta mesfidati ageri da, baina azkenean etsian hartzen du gau horretan etxean. Ordea, Valeria laster aldatuko da iritziz eta erabakiko du Mohamedek bere etxean bizitzen geratu behar duela.