Merata: How Mum Decolonised the Screen
Heperi Mita
Zeelanda Berria. 89 min. 2018.
HARREMANETARAKO
Wide Management / Tf.: 33 1 53 95 04 64 / wide@widemanagement.com
Indigenen eskubideakEmakumeen eskubideak
1970ean, arraza, klase eta genero oztopoak hautsi zituen Merata Mitak, maori jatorriko lehen zinema zuzendari bihurtzeko. Bere opera priman, Mitak, bere garairako polemikoak ziren generoei heldu zien, besteren artean herri indigenarekin gertatzen ari ziren injustiziei, eta horrek ekarri zuen berekin herritarretako batzuen aldetik jazarria izatea. Ezbeharrak ezbehar, berehala bilakatu zen Mita Zeelanda Berriko zinemagintzako zuzendari garrantzitsuenetako bat. Hepik, Merataren seme gazteenak, bere amaren azken urteen erretratu intimo bat egiten du dokumental honetan.