Welcome to Chechnya

Welcome to Chechnya

David France

AEB. 107 min. 2020.

 

BANATZAILEA
Flamingo Films / xlezcano@flamingofilms.es / www.flamingofilms.es

Sexua aukeratzeko eskubideaTxetxenia

David France dokumentalista aktibista talde baten eguneroko bizitzara gerturatzen da. Txetxeniako errepublika errusiarrean Ramzan Kadyrov presidenteak LGTBIQ+ren aurka ezarri duen “garbiketari” aurre egiten ari zaion talde bat da, kontuan hartuta garbiketa horrek helburutzat duela kolektiboa atxilotzea, torturatzea eta, kasu askotan, exekutatzea. Hala, Txetxenian bizi duten egoera munduaren aurrean salatu nahian eta dozenaka biktimari herrialdetik ihes egiten laguntzen diharduen ezkutuko aktibista sare horren errealitatera hurbiltzen da filma (“deepfake” teknikak erabili dira elkarrizketatu zaien pertsona askoren nortasuna estaltzeko).