A Black Jesus
Luca Lucchesi
Alemania. 92 min. 2020.
HARREMANETARAKO
filmdelights / office@filmdelights.com / www.filmdelights.com
Mende askotan zehar, Siculianan, Siziliako herri txiki batean, Jesukristo beltz baten irudia gurtu da; irudia maiatzaren 3an irtetean da prozesioan herriko kaleetatik. Siculianan, errefuxiatuentzako harrera-zentro bihurtutako hotel bat dago, 1.000 egoiliar hartu izan dituena, bertako biztanleriaren ia heren bat. Zentroak beti piztu izan du haserrea tokikoen artean. Aurten, Edwardek, bertan bizi den Ghanako gazte batek, prozesioan gurutziltzatuaren eramaileetako bat izatea eskatu du. Haren eskaerak banatu egin ditu herriko biztanleak. Hala, euren buruari galdetu beharrean izango dira zeintzuk diren “besteei” dieten beldurraren eta haiei buruz dituzten aurreiritzien arrazoiak, baita euren identitateari buruz galdetu ere, euren fedearen ikonotik hasita: Jesukristo beltz bat.