There Is No Evil

There Is No Evil

Mohammad Rasoulof

Alemania-Txekiar Errepublika-Iran. 150 min. 2020.

 

BANATZAILEA
BTEAM Pictures / info@bteampictures.es / www.bteampictures.es

Heriotz-zigorraJazarpen politikoa

Heshmat, aita eta senar eredugarria, egunero jaikitzen da lanera joateko. Pouyak ezin du imajinatu ere egin norbait hiltzea, baina agindu hori jaso berri du. Javadek ez daki bere maiteari bere urtebetetze egunean ezkontzeko eskatzea ez dela egun horretan izango den sorpresa bakarra. Bahramek urteak daramatza medikuntzan jardun ezinik. Eta erabakia hartu du herrialdean bisitan den bere ilobari esplikatzea zergatik bizi den landan erleak hazten. Mohammad Rasoulof zinegile irandarrak zuzendutako lau istorio dira. Hamar urte baino gehiago daramatza bere herrialdeko agintarien jazarpena jasaten, bere lanagatik: egungo Irango heriotza-zigorraz eta norbanakoaren askatasunaz hitz egiten du bere filmetan.