Apaiz kartzela
Ritxi Lizartza, David Pallarès, Oier Aranzabal
Espainia. 85 min. 2021.
HARREMANETARAKO
Maluta Films / ritxi@malutafilms.eus
Bidaia erreal bat egoera itxuraz irreal batean. 1968-1976 aldian Zamorako apaizen kartzelan preso egon ziren lau apaiz presondegira itzultzen dira. Apaiz horietako batzuek hamar urtetik gorako zigorrak jaso zituzten frankismoaren errepresioa salatzen zuten sermoiengatik. Apaizentzako konkordatu-kartzela hori Francok berak sortu zuen, Vatikanoarekin sinatutako Konkordatua baliatuta. Abadeentzako kartzela bakarra izan zen munduan.