Bloody Sunday
Paul Greengrass
Erresuma Batua-Irlanda. 110 min. 2002.
BANATZAILEA
Alta Classics / Tf.: 91 542 27 02 / altaclassics@altafilms.es / www.altafilms.com
Irlandako gatazkaIndarkeria tresna politiko gisa
Ipar Irlandan, 1972ko urtarrilaren 30ean, hamahiru pertsona hil ziren eta beste hamalau zauritu izan ziren Derryko kaleetan, armada britainiarraren tiroketan. Armarik ez zuten zibilak ziren, prebentziozko internamendua baimenduz Britainia Handiko Gobernuak emandako dekretuaren aurka manifestazioan irten zirenak. Egun hura, historian "Bloody Sunday" (Igande Odoltsua) izenez ezagutzen duguna, erabakigarria izan zen Irlandako arazoaren inguruko historia garaikidean, gerra zibil bihurtu baitzuen gatazka (duela 700 urte baino gehiago dirauena). Gertakari haren ondorioz gazte asko IRAn sartu ziren eta 25 urteko biolentzia zikloa piztu zen. Pelikulak egun hartan gertatutakoa kontatzen digu, egunsentitik ilunabarreraino, setiatutako hiriko kaleetara tropak iritsi zirenetik soldaduen eraso bortitza garatu zen arte.